sábado, 29 de enero de 2011

ZER DA IRIDOLOGIA?

Iridologia (edo iridiagnosia) medikuntza alternatiboko diagnosirako teknika bat da begiaren irisean ematen diren kolore, forma edota textura aldaketetan oinarritzen dena.
Begien behaketaren bitartez iridologoek pazientearen osasun (fisiko zein emozionala) egoeraren informazioaren berri jaso dezakete baita euren izaeraren zenbait aspektuena ere. Azken finean begiak burmuinaren zati dira eta gure gorputzaren barnera irekitzen diren leihotzat hartzen ditu zientzia honek, egin behar den guztia leihotik begiratu eta irisak erakusten diguna irakurri eta interpretatzea besterik ez da. Beraz, diagnosi-teknika merke eta ez-erasokorra da.
Dena den, diagnosira soilik mugatzen denez, teknika hau erabiltzen duten profesionalek gehienetan medikuntza alternatiboko beste espezializio batzuk ikasi eta praktikatzen dituzte tratamendua jartzeko. Hala nola naturopatia, homeopatia, akupuntura etabar.Bada iridiagnositik abiatuta ohiko tratamenduak erabiltzen dituen medikuntza tradizionalean jarduten duen profesionalik ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario