Ignaz Von Peczely (1826-1911)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEg6Xf5TrQXfpOceUngs4YrAYyMzkTFkG357j7v95VUpjfC3JbWQxOHIkKIirmQGuWsi5aMdPLsejapULG-LkRwFas4OzaGM2lMry74G6W382Lo7kbkzPJeErI1cWdzwpXBZGoF9EgeS8-U/s1600/ignatz.jpg)
Iridologiaren aitatzat jotzen den Ignaz Von Peczely
Hungarian jaio zen 1826an. Oso gaztea zela izan zuen teknika honekin bere lehen kontaktua. Diotenez zuhaixka batean harrapatuta zegoen hontz bat laguntzen saiatzeagatik hanka bat hautsi zion nahigabe. Orduan ohartu zen hontzaren begian marka beltz bat agertu zela, hasiera batean ez zuena. Hurrengo egunetan, animaliaren osatzearekin batera, marka beltz hura argituz zihoala behatu zuen, azkenik desagertu zen arte. Gertaera bitxi honetatik abiatuta bere pazienteen begiak aztertu zituen homeopata bezela jardun zen bitartean, baita gerora medikuntzan lizenziatu zenean ere. Pazienteen begiak aztertzen zituen ebakuntzen aurretik eta ondoren bi egoerak uztartuz eta honela joan zen pixkanaka-pixkanaka iridologiaren zientziaren oinarriak finkatzen.
Dena den, askoz aurretiko zientzia baten berreskurapena izan zen hau, izan ere antzinako zibilizazioetan Maiek, Inkek edota Egiptoko sendagileek irisaren eta osasunaren arteko loturaren berri bazuten eta erabiltzen zuten maiz.
Bera izan zen lehenengo karta iridikoa“Homeopatische Monatsblätter" aldizkarian argitaratu zuena 1886an. Gaur egun erabiltzen denaren antzekoa zen karta iridiko hura.
Nils Liljequist
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjXIpJGUun4EVBg6_I4mF_CYIvF9_4mEOYTyWaTzZC17YMXjoYmnGFXITZkf18LlTE2Emlyy776guYjwcwf9gi0WcFhy0JLn2K6cDBAfuY44Mbk8rvc8S11aO-r4l1lNjWLD5SnjqIiluI/s1600/nils.jpg)
Liljequist Peczeley-ren mapa iridikoa osatu eta hobetu zuen suediar homeopata izan zen. Pozoinaren arrastoak ikusi zituen islatuak irisean estreinakoz. Gainera bera izan zen iridologia Estatu Batuetara eraman zuena baita hango iridiologia eskolako fundatzailea ere.
Bernard Jensen (1908-2001)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhV8WhJawFMn4HBOL0-slwj1vTOwQ6sEBYbfpjKmW5Y0SVXkthyphenhyphen5Oc1hiCLrcne8k0qqHmA4B9UERnEmmTlfxcSL_7Jm1wKRcMX2FHHqR-6cPO4OMxwvoiREVyM7Q1N3SodhptJgnyNIjE/s1600/bernard.jpg)
Iridologo eta kiropraktikoa bera, iridologiari buruzko artikulo gehien argitaratu dituen autorea da, baita ospetsuena ere. Bere lorpen nagusia izan da gaur egun mundu osoan erabiltzen den mapa iridiologikoa sortzea, guztietan zehatzena. Bere obra nagusia
Iridiology da, kasu kliniko anitzen argazkiz beteriko bilduma oparoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario