sábado, 29 de enero de 2011

ZER DA IRIDOLOGIA?

Iridologia (edo iridiagnosia) medikuntza alternatiboko diagnosirako teknika bat da begiaren irisean ematen diren kolore, forma edota textura aldaketetan oinarritzen dena.
Begien behaketaren bitartez iridologoek pazientearen osasun (fisiko zein emozionala) egoeraren informazioaren berri jaso dezakete baita euren izaeraren zenbait aspektuena ere. Azken finean begiak burmuinaren zati dira eta gure gorputzaren barnera irekitzen diren leihotzat hartzen ditu zientzia honek, egin behar den guztia leihotik begiratu eta irisak erakusten diguna irakurri eta interpretatzea besterik ez da. Beraz, diagnosi-teknika merke eta ez-erasokorra da.
Dena den, diagnosira soilik mugatzen denez, teknika hau erabiltzen duten profesionalek gehienetan medikuntza alternatiboko beste espezializio batzuk ikasi eta praktikatzen dituzte tratamendua jartzeko. Hala nola naturopatia, homeopatia, akupuntura etabar.Bada iridiagnositik abiatuta ohiko tratamenduak erabiltzen dituen medikuntza tradizionalean jarduten duen profesionalik ere.

viernes, 28 de enero de 2011

IRISA

Irisa begiaren aurreko eta atzeko kamarak banantzen dituen koloredun mintz borobila da. Erdialdean bi kamaren komunikazioa baimentzen duen tamaina aldakorreko irekiera du: pupila.
Uvea-ren zati izanik irisa odoleztatuta dago. Gainera, pigmentatuta dagoenez koloreduna da. Esan beharra dago irisaren kolorea determinatzen duen faktorea genetikoki finkatuta dagoen melalnina pigmentuaren kopuru eta banaketa dela, eta ez kolore desberdinetrako pigmentuen nahasketa.
Jaioberrietan kolore gris urdinxka du eta gutxi gorabehera 8 hilabeterekin lortzen dugu bizitza osoan zehar izango dugun begien kolore definitiboa.
Melanina irisaren atzeko gainazaleko epitelio pigmentarioan badago soilik begiak urdinxkak izango dira. aldiz, melanina irisaren lodiera osoan zehar aurkitu baidaiteke begiak marroixkak izango dira.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

AURKEZPENA

Blog honen helburua askotan ezezagun eta abstrakto xamarra zaigun medikuntza alternatiboaren munduarekiko  interesa piztea da. Mundu misteriotsu bezain zabala denez hau, azpiatal, adar eta teknika desberdin ugariz osatuta dago. Blog honetan guzti horietako bat aztertuko dugu: iridologia.