sábado, 29 de enero de 2011

IRIDOLOGIA IKASKETAK

Hainbat mediku, sendagile, terapeuta natural etabarrek iridiologia ikasteketen aldeko apustua egin dute.
Gaur egun geroz eta pertsona gehiagok bilatzen dute euren osasun arazoen arrazoiak azalduko dizkieten bide alternatiboak Medikuntza tradizionalak bere mugak edo limitazioak ditu eta diagnosi teknika asko neurri batean arriskutsuak edota mingarriak izan daitezke, X izpiak edo odol analisiak adibidez. Behaketa iridologiko bat, aldiz, ez da erasokorra ezta mingarria ere, ez da arriskutsua eta gainera organo anitzen aldibereko aztertze bateratua ahalbidetzen du.
Abantaila guzti hauek direla eta, azken urteotan iridologia eta orokorrean medikuntza alternatiboen inguruko eskaria izugarri handitu da. Geroz eta jende gehiagok bideratzen ditu bere ikasketak alor hauetarantz.
Zenbait herrialdetan oso zabladuta daude teknika hauek eta unibertsitatean ikasteko aukera badago, ez ordea Espainian. AEB-n, Australian, Alemanian eta Errusian adibidez iridologiako klaseak jaso daitezke. Azken herrialde honetan medikuntza tradizionalak ere aintzat hartzen du teknika hau.

JENSEN-en TOPOGRAFIA

Jensen-en topografia da gaur egun mundu osoan zehar gehien erabiltzen dena eskaintzen duen zehaztazunagatik. Mapa antzeko bat da non organizmoko organo eta atal desberdinak topa ditzakegun irisean duten korrespondentzian. 50eko hamarkadan sortu zuen.

HISTORIA PIXKA BAT

Ignaz Von Peczely (1826-1911)

Iridologiaren aitatzat jotzen den Ignaz Von Peczely Hungarian jaio zen 1826an. Oso gaztea zela izan zuen teknika honekin bere lehen kontaktua. Diotenez zuhaixka batean harrapatuta zegoen hontz bat laguntzen saiatzeagatik  hanka bat hautsi zion nahigabe. Orduan ohartu zen hontzaren begian marka beltz bat agertu zela, hasiera batean ez zuena. Hurrengo egunetan, animaliaren osatzearekin batera, marka beltz hura argituz zihoala behatu zuen, azkenik desagertu zen arte. Gertaera bitxi honetatik abiatuta bere pazienteen begiak aztertu zituen homeopata bezela jardun zen bitartean, baita gerora medikuntzan lizenziatu zenean ere. Pazienteen begiak aztertzen zituen ebakuntzen aurretik eta ondoren bi egoerak uztartuz eta honela joan zen pixkanaka-pixkanaka iridologiaren zientziaren oinarriak finkatzen.
Dena den, askoz aurretiko zientzia baten berreskurapena izan zen hau, izan ere antzinako zibilizazioetan Maiek, Inkek edota Egiptoko sendagileek  irisaren eta osasunaren arteko loturaren berri bazuten eta erabiltzen zuten maiz.


Bera izan zen lehenengo karta iridikoa“Homeopatische Monatsblätter" aldizkarian argitaratu zuena 1886an. Gaur egun erabiltzen denaren antzekoa zen karta iridiko hura.



Nils Liljequist 

Liljequist Peczeley-ren mapa iridikoa osatu eta hobetu zuen suediar homeopata izan zen. Pozoinaren arrastoak ikusi zituen islatuak irisean estreinakoz. Gainera bera izan zen iridologia Estatu Batuetara eraman zuena baita hango iridiologia eskolako fundatzailea ere.






Bernard Jensen (1908-2001)


Iridologo eta kiropraktikoa bera, iridologiari buruzko artikulo gehien argitaratu dituen autorea da, baita ospetsuena ere. Bere lorpen nagusia izan da gaur egun mundu osoan erabiltzen den mapa iridiologikoa sortzea, guztietan zehatzena. Bere obra nagusia Iridiology da, kasu kliniko anitzen argazkiz beteriko bilduma oparoa.

BEGIEK ERAKUSTEN DIGUTENA

Gorputzeko organo eta atal desberdinek irisean duten islada erakusten duen grafikoa.

ZER DA IRIDOLOGIA?

Iridologia (edo iridiagnosia) medikuntza alternatiboko diagnosirako teknika bat da begiaren irisean ematen diren kolore, forma edota textura aldaketetan oinarritzen dena.
Begien behaketaren bitartez iridologoek pazientearen osasun (fisiko zein emozionala) egoeraren informazioaren berri jaso dezakete baita euren izaeraren zenbait aspektuena ere. Azken finean begiak burmuinaren zati dira eta gure gorputzaren barnera irekitzen diren leihotzat hartzen ditu zientzia honek, egin behar den guztia leihotik begiratu eta irisak erakusten diguna irakurri eta interpretatzea besterik ez da. Beraz, diagnosi-teknika merke eta ez-erasokorra da.
Dena den, diagnosira soilik mugatzen denez, teknika hau erabiltzen duten profesionalek gehienetan medikuntza alternatiboko beste espezializio batzuk ikasi eta praktikatzen dituzte tratamendua jartzeko. Hala nola naturopatia, homeopatia, akupuntura etabar.Bada iridiagnositik abiatuta ohiko tratamenduak erabiltzen dituen medikuntza tradizionalean jarduten duen profesionalik ere.

viernes, 28 de enero de 2011

IRISA

Irisa begiaren aurreko eta atzeko kamarak banantzen dituen koloredun mintz borobila da. Erdialdean bi kamaren komunikazioa baimentzen duen tamaina aldakorreko irekiera du: pupila.
Uvea-ren zati izanik irisa odoleztatuta dago. Gainera, pigmentatuta dagoenez koloreduna da. Esan beharra dago irisaren kolorea determinatzen duen faktorea genetikoki finkatuta dagoen melalnina pigmentuaren kopuru eta banaketa dela, eta ez kolore desberdinetrako pigmentuen nahasketa.
Jaioberrietan kolore gris urdinxka du eta gutxi gorabehera 8 hilabeterekin lortzen dugu bizitza osoan zehar izango dugun begien kolore definitiboa.
Melanina irisaren atzeko gainazaleko epitelio pigmentarioan badago soilik begiak urdinxkak izango dira. aldiz, melanina irisaren lodiera osoan zehar aurkitu baidaiteke begiak marroixkak izango dira.